Xabi Solanok girotuko du Realaren eta Real Madrilen arteko partida
Realaren eta Real Madrilen arteko partidaren aurretik arituko da Xabi Solano trikitilaria Anoetan larunbatean, 21:00ak baino lehen. Reala Zuzenean ekimenaren baitan arituko da Solano, lehendik “soinu bandak eta rockak izandako lekuaren ostean, trikitiaren txanda da euskal musikaren instrumentu ikonikoenetako bat”.
Xabier Solano Maiza hernaniar abeslari eta musikagileak ibilbide luzea du, eta “trikitiari ‘su emango’ dio Real Madriden aurkako partidaren atarian”. Esne Beltza, Etzakit eta Fermin Muguruzarekin batera aritzeagatik da ezaguna Solano, eta bere ibilbideko hainbat kantu joko ditu larunbatean. Aurreko saioetan bezala, atsedenaldian ere joko ditu kantu batzuk.
Aldez aurretik etortzeko deia
Ostiralean zehaztuko dira saioaren orduak eta informazio gehiago emango da: “Zelaira aldez aurretik etortzea gomendatzen diegu gure bazkide guztiei, Xabiren emanaldi osoaz gozatzeko aukera izan dezaten”.