Miren Artetxe eta Ramon Agirre izango dira abenduko 'Bikografiak' saioan
Abenduko Bikografiak saioan, Ramon Agirre Lasarte aktorea eta Miren Artetxe Sarasola bertsolaria elkarrizketatuko ditu Bagera elkarteak. Abenduaren 3an, 18:30ean, Bageraren Youtubeko kanalean eta 22:00etan Hamaika Telebistan egongo da elkarrizketa osoa ikusgai. Oihana Maritorena aktoreak gidatuko du saioa.
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Elkarrizketa informal hauen bidez, “hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta egunerokoan duten isla” agerian jartzen saiatzen dira.
Zineforuma abenduaren 16an
Abenduren 16an, 18:30ean, Lugaritz Kultur Etxean urteko azken Zineforuma izango da Jantzari dokumentala ikusteko aukera izango da bertan. Emakumeek Euskal Herriko plazetan tokia nola hartu duten lantzen du dokumentalak, dantzaren bidez. Ondoren June Guenetxea dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia egingo dute, Ander Gisasolak gidatuta.
2018ko San Migel jaietan, dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde batek lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.