Euskarak bi urteurren ditu gogora ekartzeko
Abenduaren 3a da Euskararen Eguna. Donostian modu askotara ospatu izan da, eta aurten bi urteurren ditu gogora ekartzeko. Izan ere, hiru hamarkada bete ditu Donostiako euskararen udal ordenantzak, eta hogei urte bete dira lehendabiziko Euskararen Plan Orokorra onartu zenetik. Bien garrantzia eta ibilbidea aztertzea erabaki du IRUTXULOKO HITZAk, eta bihar argitaratuko den astekariko erreportaje nagusia izango da.
Lau pertsona eta bidelagunek parte hartu dute: Edurne Otamendi Euskara Zerbitzuko zuzendaria, Ainara Vazquez Bagera Euskaltzaleen Elkarteko kidea, Ramon Etxezarreta Donostiako Euskara zinegotzi izandakoa, eta Zigor Etxeburua EH Bilduko zinegotzia eta Gipuzkoako Aldundiko Euskara zuzendari ohia. Iraganetik hasi eta etorkizunera begira jarriko gara Donostian, Euskararen Hirian.