Udal liburutegiari Txillardegi izena jartzeko sinadura eskatzen ari dira musikariei
Donostiako udal liburutegi nagusiari Txillardegi Liburutegia izena jartzeko proposamena berrartu dute bere idazlearen lagun eta gertukoek. Kanpaina berri honetan, hainbat idazleri sinatzeko eskatu ostean, orain, musikariei sinatzeko deia egiten ari dira. Hemen sinatu daiteke.
Txillardegi hildakoan, Donostiako udal liburutegi nagusia Txillardegi Liburutegia izendatzeko aldarria zuten idazlearen memoria gordetzea helburu zuten hainbat lagunek. Txillardegiren heriotzaren hamargarren urteurrena betetzear dela, ekimen horren alde sinatu zuten zenbait idazlek eta lagunek saiakera berri bat egitea erabaki dute. Deitzaileek diotenez: “Txillardegi Liburutegiarena izatea nahi genuke, Koldo Mitxelena eta Carlos Santamaria dauzkagun bezala”.
Orain, kultur esparruko eragile guztiei zabaldu diote ekimena eta sinadura eskea: “Ahalik eta sinadura gehien bildu nahi dugu Donostiak Txillardegi Liburutegia izan dezan”.