Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketa egingo dute Donostian
Donostiako Sahararen Aldeko Elkarteak herrialde horretako errefuxiatuen aldeko janari bilketa antolatu du Donostian, datorren asterako eta hurrengorako. Iaz, koronabirusaren pandemia dela eta, ezin izan zuten urteroko bilketa hori egin, baina aurten berreskuratu egin dute.
Horrela, lehenengo janari bilketa datorren larunbatean, hilaren 11n, egingo dute: Bretxako Lidl supermerkatuan izango da, 10:00etatik 21:00etara. Bigarren janari bilketa, aldiz, Garbera merkataritza gunean izango da, hilaren 17an eta 18an, egun osoan zehar.