'Lejos de aquí' kanta berria kaleratu du Miren donostiarrak
Miren artista donostiarrak Lejos de aquí kanta berria kaleratu du gaur. Hip hop lasaiaren eta bedroom pop-aren artean, Sen Senra galiziarra gogorarazten duten erritmoekin. Luissupertrampek zuzendutako bideoklipa kaleratu du bere kanalean.
Besteak beste, Aparte, En Su Momento eta Cosas de mí en tu corazón abestien ondoren. Bere musika zuzenean ikusi ahal izango da datorren abenduaren 17an Intxaurrondo KEn Donostikluba Festibalaren baitan.
Bartzelonan bizi da donostiarra, eta oraintxe aritu da bertan kontzertua ematen, baita Malagan, Valentzian, edo Madrilen La Riviera Aretoan. 2019an lagun baten garajean grabatutako Oh keira singlea kaleratzen hasi zen, eta milaka erreprodukzio ditu Spotifyn.