Alberto Iglesias donostiarra Urrezko Globoetarako hautatu dute
Alberto Iglesias konpositore donostiarra Urrezko Globoetarako hautatu dute, musika onenaren sailean, Pedro Almodovarren Madres paralelas (2021) filmean egindako lanarengatik. Hans Zimmerrekin (Dune filmarengatik), Germaine Francorekin (Encanto filmarengatik), Alexandre Desplatekin (The French Dispatch filmarengatik) eta Jonny Greenwoodekin (The Power of the Dog filmarengatik) lehiatuko da. Urrezko Globoen 79. sari banaketa urtarrilaren 9an egingo dute.
Iglesiasentzat bigarren aldia izango da Urrezko Globoetan, 2008an ere hautatu baitzuten, The Kite Runner (Marc Forster, 2007) filmean egindako lanarengatik.