Hamabost egunean behin kaleko afari solidarioak prestatzeko boluntario bila dabiltza
Konstituzio plazan edo Teresa de Calcuta plazan hamabost egunean behin afari solidarioak prestatzeko boluntario bila dabiltza. kalekoafarisolidarioak@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaltzea edo bi plazetako batera 20:30ean joatea eskatu dute.
Duela gutxi urtebete egin dute Egian eta Parte Zaharrean afari solidarioak banatzen, eta IRUTXULOKO HITZAn gogora ekarri dugu lehen urte hori.