Hiritarrek 48 hautagai aurkeztu dituzte Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko
Hiritar Merezimenduaren Dominak jasotzeko hautagaiak hiritarrek eta udal taldeak proposatzen dituzte. Hiritarrek proposamenak egiteko epea azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartekoa izan zen. 102 pertsonak parte hartu dute, eta 95 pertsona eta 7 elkarte proposatu dituzte.
Errepikatutako hautagaiak bateratu ondoren, eta baldintzak betetzen ez dituztenak baztertuta, 48 hautagai gelditu dira. Zerrenda osoa helbide honetan topatuko duzue. Oraindik udal taldeek proposamenak egiteko aukera dute. Ostiraleko Bozeramaileen Batzordean zehaztuko dituzte domina jasotzeko finalistak.
Aurten ez dira dominak banatu, baina 2020an bai. Why Not fundazioak, Naizen Elkarteak, Bikarte Kultura Elkarteak, Jesus Rubio Raymondek eta Itziar Mintegi Martinezek jaso zuten domina.