Olentzeroren eta Mari Domingiren desfilea egitearen aldekoa da udala
Abenduren 21eko San Tomas eguna bertan behera utzi ondoren, neguko gainerako jaiekin zer gertatuko den erabaki beharko du Donostiako Udalak. Egutegian ageri den hurrengoa hilaren 24ko Olentzeroren eta Mari Domingiren desfilea da. Horren inguruan galdetuta, Eneko Goia alkateak adierazi du udala desfilea egitearen aldekoa dela. Erabakia aste honetan zehar hartu eta jakinaraziko dutela esan du Goiak.
Desfilea egiten bada, ez da ohikoa izango. COVID-19aren ondorioz egokitu egin beharko da. Horretarako lanean ari dira udala eta Donostia Festak saila.