Dock of the Bay jaialdia 2022ko maiatzaren 2tik 7ra izango da
Datorren urteko Dock of the Bay Musika Zinema Dokumentalaren Jaialdia maiatzaren 2tik 7ra egingo da eta sail ofizialetan izena emateko epea ireki dute. Zehazki, nazioarteko film luzeen eta laburrek lehiaketa sailetarako. Helbide honetan egin behar da izen-ematea.
Aurten, film luze onenaren saria Wiebke Popel zuzendariaren Helmut Lachenmann: My way lanak eskuratu du. Horrekin batera, Johana Ozvold zuzendariaren The sound is innocent filmari aipamen berezia egin dio epaimahaiak. Film labur onenaren saria, berriz, Eloy Dominguezen Os Corpos lanak jaso du. Ikus-entzuleen sarien alorrean, film luze onenaren saria Celeste Bell zuzendariaren Poly Styrene, I´m a cliché lanari eman diote, eta film labur onenarena Nieteren Entre el monte y la marisma filmari.