Gartxot Unsainek Miren Arrieta du bidelagun bideoklip berrian
Noite du izena Gartxot Unsain musikari donostiarraren Ghau proiektu pertsonalaren bigarren singleak. EP baten bigarren aurrerapena da. Oraingoan, Unsain ez da bakarrik ageri kantuaren bideoklipean. Miren Arrieta aktore donostiarraren konpainian ageri da.
Unsainek honela aurkeztu zuen Ghau proiektua: “Gauza bat kontatzera nator. Proiektu berri bat munduratu eta lehenesteko ordua da. Nigandik. Nirea. Gartxot hau. Barrua musikatuz beste behin, oraingoan, nire talaiatik eta bidelagun ederrek ematen duten indarra baliatuz, gustuko ditudan diziplina ezberdinak uztartzeko asmo apal bezain erraldoiarekin”. Azaroaren Ea nor naizen estreinako singlearen bideoklipa aurkeztu zuen.
IRUTXULOKO HITZAk Unsain elkarrizketatu zuen, eta proiektu honen inguruan hitz egin zuen.