Euskal presoen alde elkarretaratu dira sindikatuak
Sarerekin batera, hainbat sindikatuk elkarretaratzea egin dute gaur udaletxe parean. ELA, LAB ESK, STEILAS, HIRU, EHNE, CNT eta CGT-LKN izan dira hain zuzen elkarretaratzean parte hartu duten sindikatuak Langileok presoak etxeratzeko bidean gara lelopean. Bilboko urtarrilaren 8ko manifestaziora joateko deia egin dute.
Sarek espero du “milaka pertsona biltzea Bilbon Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako BIDEAN lelopean. Lelo horrekin “bizikidetzarako eta bakerako bidea” egiten ari direla nabarmendu nahi dute. Salatu dutenez: “Bizikidetza ezinezkoa da euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen legeriak eragindako eskubide urraketa desagertzen ez bada. Eta, etxerako bidea egiteko, espetxe politikan hain beharrezkoa den erabateko aldaketa sustatzeko, funtsezkoa delako bizikidetzaren eta bakearen bidean aurrera egitea. Biak ala biak, elkarlotuta doaz”.