Greba eguna egin dute Gipuzkoako erresidentzietan
Greba eguna izan dute gaur Gipuzkoako Erresidentziek. Donostian, Txara IIn egin dute elkarretaratzea goizeko 9:00etan. 11:00etan Gipuzkoa Plazan egin dute bigarren elkarretaratze bat, foru aldundiaren egoitzaren parean.
Hitzarmen duina bat aldarrikatuz, borrokaldia luzea daramate erresidentzietako langileek. Zaintzaile batek hamahiru egoiliar zaindu behar dituela jasanezina dela uste dute, eta plantilla handitzea beharrezkoa ikusten dute.
ELAk salatu duenez, egoitzetako egoera ona dela dio Aldundian, langileek “bere errealitate gogorraren” testigantzak ematen ari diren arren. “Errealitate idilikoa saldu nahi digute, non langile bakoitzari soilik bi egoiliar dagozkion; alabaina, ratioen inguruko foru dekretuak berak batez beste zaintzaile bakoitzak 13 erabiltzaile artatu behar dituela ezartzen du. Non geratzen dira langileko bi erabiltzaile horiek?”.
IRUTXULOKO HITZA-n langileen testigantzak jaso genituen joan den urrian, elkarrizketa honetan.