Antton Troitiño agurtzeko hainbat ekitaldi antolatu dira
Asteburuan elkarretaratzea egin dute Intxaurrondon, preso ohiaren heriotza salatzeko. Sare Donostiak eta Etxeratek salatu dutenez, bigarren espetxealdian hartutako gaixotasunaren ondorioz hil da. Espetxean gaixotu eta “atzera bueltarik” ez zuen arte, ez zuten kaleratu, joan den otsailean.
Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodrigezek “gatazkaren biktima berri” bat dela salatu du: “ETAren biolentzia aspaldi desagertu zen baina espetxe kriminal honek sufrimendua eta heriotza eragiten jarraitzen du”, eta baldintza horietan gizarte batek aurrera nekez egin dezakeela gaineratu du.
Gaur arratsaldean manifestazioa deitu du Sare Donostiak, 19:00etan bulebarretik abiatuta.