Jendetza batu da COVID ziurtagiriaren kontra larunbatean
Milaka lagun batu ziren Donostian larunbatean Bizitza plataformak deitutako manifestazioan. COVID ziurtagiriaren eta “eskubideak murrizteko neurri guztien” aurka. Neurri murriztaileen kontra, Donostian egin den orain arteko manifestaziorik jendetsuena izan da. Independentea agerkari digitalean jasotzen denez, “soziosanitarioaren aitzakiarekin egiten ari diren eskubide zibilen eta giza eskubideen urraketen kontra altxatzea, eta COVID ziurtagiriaren eta gainerako neurri hertsatzaile eta errepresiboen aurka” protesta egitea izan da helburua.
Manifestaziorako deialdian irakur zitekeenez: “COVID pasaporteak bidea irekitzen dio egoera diktatorialari, medikamentu geniko esperimental bat ez inokulatzea erabaki duten pertsonak diskriminatuz eta gogor koakzionatuz”. Izan ere, ziurtagiriaren gaiaz gain, txertaketa masiboaren eta “diktaduraren” kontrako mezuak zabaldu ziren. Inongo alderdi politikok ez zuen babesten deialdia.
Erabiltzaile batek, bertan erakutsitako kartel eta pankartak batu ditu bideo batean, eta ikus daitekeenez, askotarikoak izan dira bertan defendatutako ideia eta mezuak.
2021-12-18 manifestazioa Donostian. Leloak (2) pic.twitter.com/xSNxq30T6H
— Gotzon (@GotzonAr) December 18, 2021