Bi aldiz sartu dira lapurtzera Alboka tabernara
Joan den ostegun eta igande gauean, lapurtzera sartu dira Amarako Alboka tabernara. Albokako Jon Martinezek salatu duenez, “kristalak eta sarrailak puskatuta” sartu dira lapurrak, eta “ordenagailua eta dirua” eraman dute.
Amarako auzo elkarteak jakinarazi duenez, erretiratuen etxean ere lapurretak izan dira egunotan. Martinezek uste du, ordea, kasu isolatuak direla, eta ez dutela “zer ikusirik Kaxildan gertatutakoarekin. Lapurreta hutsak dira”. Izan ere, atzo bertan, Kaxilda liburu dendak salatu zuen bi aldiz sartu direla lapurtzera.