Festarako gogoz baina normaltasunez hasi da San Tomas eguna
Duela bi aste iragarri zuen udalak San Tomas eguna bertan behera geratuko zela, osasun egoeraren ondorioz. Horregatik, San Tomas egunean ohikoak diren posturik ez dago aurten ere, ez Konstituzio plazan, ez eta Txofre enparantzan ere.
Ordea, donostiarrek jaia ospatzeko zuten gogoa nabaritu da kaleetan. Baserritarrez jantzitako jende ugari ikus daiteke bai Amaran, Parte Zaharrean, Erdialdean eta Grosen, adibidez. Tabernetan ere, txistorra eta sagardoak zerbitzatzen ari dira, tradizioari jarraipena emanez.
Eneko Goia Donostiako alkateak “bihotzez” sentitu zuen erabakia hartu behar izana, baina “zentzuak eta zuhurtziak” hala aginduta hartu zuen erabakia.