Kaxildak hedabideen intoxikazioa salatu du: "Ez dugu erasoen erantzule imajinariorik bilatuko"
Jasandako eraso eta lapurreten harira, oharra kaleratu du Kaxilda liburu dendako asanbladak. Covid Pasaportearen auziaren testuinguruarekin lotu dute gertakaria, “aldatu egin duelako espazioen barruko zirkulazio askea, hala nola tabernena eta jatetxeena, baina baita aisialdiko eta kulturako espazioena eta kirol instalazioena ere”. Txertorik ez hartzea erabaki duten pertsona guztien “diskriminazio, bazterketa eta estigmatizazio politika txertatzen du”.
Kaxildak salatu du “Covid Pasaportearen ezarpenak nahitaez polizia izaerako funtzioak bere gain hartu behar izatea” behartu dituela. “Onartezina iruditzen zaigu Estatuak eskatzen digun gastu biopolitikoa, partxe bat jarriz, berehalako etorkizunari eta gure gizarte harremanetan Covid Pasaporteak ezartzen duen indarkeriari”.
Larunbat gauean, lapurreta jasan ostean, Kaxildak txikizioa konpontzeari ekin dio, “tokiko prentsak jabetzaren aurkako erasoen eraginpean dauden auzoen arriskugarritasunari buruz egindako aldarrian parte hartu gabe, ez dugu delinkuentziaren aurkako kazeroladarik egin, ez dugu bideozaintza kamerarik jarri, ezta polizia gehiago eskatu ere”.
Komunikabideen jarrera salatu
Salatu dutenez “komunikabideek modu espekulatiboan informatu zutela sentitu dugu, gehiegi interpretatuz, deformatuz eta kasu batzuetan zuzenean gezurretan arituz –guk ez baikenuen elkarrizketarik eman–. Ildo horretan, gure egiak ez datoz bat atzoko egunean hainbat komunikabidek erabilitako egiaren ekonomia osoarekin”.
Izan ere lapurretaz gain, errotulagailu batekin “boicot” hitza idatzi dute Eusko Jaurlaritzaren Covid Pasaportearen afixaren gainean. “Komunikabide horiek sortutako egia horren arabera, baliteke txikizioa joan den larunbatean Donostian agertu diren ustezko ukatzaileen lana izatea”.
Kaxildak ez du “kriminalizatzeko” inongo kanpainatan parte hartuko. “Pintada bat ez da nahikoa, ez behintzat Kaxilda-n, gu akusatzera behartzeko, eta, beraz, zalantza egiten duen, aurrez aurre jartzen den, eztabaidatzen duen, desberdintzen den eta, azken batean, bere kezkak, ondoezak eta galderak gizarteratzen dituen pertsonaren ehizan parte hartzera behartzeko”.
“Hau bazen txikizioaren asmoa, ez gara tranpa honetan eroriko. Eta hori bada boterearen egiak erreproduzitzen dituzten komunikabideek jakin nahi duten guztia, guk, eraso horien errudun imajinario bat bilatu beharrean, egin nahi ez duguna, indarkeriaz egitera behartzen gaituztenen erantzukizuna, nabarmendu nahi dugu: boterearentzat lan egitea”.
Kaxilda “bezalako espazioetan gerta” daitezkeen erasoen aurren defentsa egitera deitu dute Kaxildakoek: “Izan ere, nahiz eta ezin dugun frogatu txikizioak eraso faxista baten ondorio direnik, berriz diogu, gertatzen den testuingurua faxista dela. Beraz, biktima gisa birsortu beharrean, eraso horiei zentzu berria eman nahi diegu”.