Olentzero eta Mari Domingiren desfilea ohi baino luzeagoa izango da, jende pilaketak ekiditeko
Olentzerok eta Mari Domingik abenduaren 24ko desfilean segurtasun neurriak betetzea eskatu die jendeari. Eneko Goia alkateak adierazi du “oso garai zaila” bizi dugula, eta eguberri osasuntsuak pasatzeko “elkar zaindu behar dugula” defendatu du. Hau dela eta, gurasoei eta umeei segurtasun neurriak betetzea eskatu die; hau da, maskara erabiltzea eta pertsonen arteko distantzia mantentzea, batez ere.
Haurrek gutunak utzi ahal izango dizkiete Olentzero eta Mari Domingiri, baina udaletxearen aurreko Alderdiederreko terrazan jarriko den gunean utzi beharko dira, kanpoaldea izanda birusaren hedapena ekiditen lagunduko duelako. Bestalde, ezin izango dute Olentzero eta Mari Domingirekin aurrez aurre egon, eta ez dute haien magalean esertzeko aukerarik izango. Bestalde, desfilean parte hartuko duten kide guztiek maskara eramango dute.