Ategorrietan eraildako langileen omenezko plaka jarri du udalak
Donostiako Udalak, Pasaiako Udalarekin batera, ekitaldia egin du gaur arratsaldean Ategorrietan, duela 90 urte eraildako zazpi arrantzale eta langile pasaitarren omenez plaka jartzeko. Izaskun Gomez Cermeño Pasaiako alkateak, Eneko Goiak, eta Cristia Novo, eraildako arrantzale baten senideak, hartu dute parte ekitaldian.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, “denbora gehiegi” igaro da “merezitako aitortza” egiteko. Urte askoan “isildurik” mantendu diren gertakariok, argitara ekartzea eta berriz ez gertatzea, “gaur egun pentsa ezinak” diren, gertakariak izanik.
90 urte sarraskitik
1931ko maiatzaren 27an, 09:00ak aldera irten ziren Trintxerpetik 1.500 eta 2.000 pertsona inguru, Donostiara bidean manifestazioan, Ogia eta askatasuna lelopean. Mirakruz gainera heltzean, armada zeukaten zain eta manifestazioa tirokatu zuen. Zazpi izan ziren guardia zibilek tiroz hil zituzten langileak: bi berehala hil ziren, lau ondorengo orduetan, eta beste batek ekainaren 2an galdu zuen bizia. Gazteenak 19 urte zituen, eta zaharrenak 34; sei galiziarrak ziren, eta bat Valladolidekoa (Espainia).
Udaleko talde guztiek hartu dute parte ekitaldian.