Eider Saez abeslariak Nogen taldea utziko du
Eider Saez lazkaotarra izan da Nogen donostiarren ahotsa azken lau urteotan. Ordea, Nogen jada bere lekua ez dela iritzita, taldea uztea erabaki du eta sare sozialetan testu bat partekatu dute.
“Batzuetan zaila da erabakiak hartzea, baina beti esan ohi dut egin dezakegun onena dela gure bihotzak eskatzen digunari jarraitzea, eta pauso hau ematea eskatzen dit nireak”. Hilabete gogorrak bizi izan dituela aitortu du Saezek “Kanpotik ikusten diren gauza polit guztiek ez didate balio eguna amaitzean bihotza astun sentitzen badut”.
Taldeari eta zaleei eskerrak eman dizkie: “Beti izango duzue txoko bat nigan eta ziur noizbait elkartuko garela berri. Kontzertu bakoitzean salto egin, abestu eta dena eman duzuen guztiei, eskerrik asko bihotzez zuen energiagatik, gertu sentitu zaituztet beti”.
Taldeak aurrera jarraituko du, baina oraindik ez dute argitu zein formatutan. Urtarrilaren 15ean Madrilen joko duten kontzertua izango da Eider Saezen azkena Nogen taldearekin.
Ia lau urteren ondoren, Eiderrek taldea uztea erabaki du. Hemen bere mezua: pic.twitter.com/lpuc4qolzS
— Nøgen (@nogenband) December 22, 2021