Onkologikoko langileak, ziurgabetasunaren aurka borrokan
Donostiako Onkologikoko langileek hilabeteak daramatzate ziurgabetasunean mugilduta. Izan ere, 2022ko hasierarako zentroak Osakidetzan erabat integratuta egon beharko lukeelako, baina langile ugari Kutxa Fundazioaren mende daude oraindik, eta zentroa bera berregituratzen ari dira. Horregatik, zentroaren eta langileen etorkizuna zein izango den argitzeko, langile eta paziente ugarik hilabeteak daramatzate mobilizatzen.