
Gauerdian geldituko da bertan behera alarma egoera, eta, ordutik aurrera, Donostiatik ateratzea, gauez mugitzea eta pertsona kopuru mugaturik gabeko bilkurak egitea libre izango da.

Alarma egoera amaitzen denean, ez da mugikortasun mugarik izango, ezta etxeratze agindurik eta bilkurak lau pertsonetara mugatzeko agindurik ere.

Kontxako hondartzako kabinetan aurkitu dute. Rafael Munoa kalea itxi dute, Kontxa pasealekua eta Zubieta kalea lotzen dituen kalexka.