Motor gidari bat hil da Zorroagako tunelean
Zorroagako tunela. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, gaur goizaldean 35 urteko gizonezko bat hil da moto istripuan. Ezbeharra 04:30ean gertatu da Zorroagako tunelean, Donostiako sarbidean. Motor gidaria bidetik atera da, eta bertan zendu dela adierazi dute. Udaltzaingoa istripua nola gertatu den ikertzen ari da.

