Ziztu bizian amaitu dira errege opil solidarioaren 1.500 zatiak

Beste behin ere, arrakasta handia izan du Gipuzkoako Caritasen errege opil solidarioaren banaketak, bi ordu eskasetan amaitu baitira banatzeko zituzten 1.500 zatiak. Caritasekoek azaldu dutenez, aurreikuspenak gainditu dituzte aurten, 12:30erako errege opil eta txokolate guztia amaituta baitzegoen, banaketa 10:00ak aldera hasita.
Bi euroren truk saldu dute anoa bakoitza, eta bildutako dirua gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonentzako proiektuetara bideratuko dute. 2020an hasi ziren errege opil solidarioa banatzen, eta aurtengoa hirugarren banaketa izan da.