Urpeko zabortegia
Irudi honekin egin dugu topo urtea hastearekin batera. Maria Kristina eta Mundaizko zubien artean hainbat tona hondakin metatu dira. Denetarik pilatu da bertan: bizikletak, somierrak, aulkiak, apalategiak… Harridura sortu digu honek, baina, zoritxarrez, ez da Urumea zaborrez betetzen den lehen aldia. Denoi etorri zaizkigu gogora duela aste batzuk izandako euriteak, baita «kontzientzia gabekoen» ekintzak ere. Hala ere, halako zabor pilaketak ez dira egun batetik bestera sortzen, eta ez dira gutxi batzuen jardunaren ondorio. Kontzientzia falta orokorraren seinale dira. Harridura baino, erantzukizuna sentitu beharko genuke.