Antondegiko olatu artifizialen proiektuaren aurkako mezua Kontxan
Antondegin egin nahi duten surf parkearen kontra, mezua ikusgarria idazti dute Kontxako hondarrean. “Olatu artifizialei ez, olatuak itsasoan”.
Antondegiko surf parkearen proiektuak hiri-eredua, ekologismoa eta surfa zeharkatzen dituen eztabaida piztu du. Kontra ageri diren elkarteek adierazi izan dutenez, surfaren praktikan eragina izango du, baita ingurumenean ere. Itsasotik lau kilometrora dagoen berdegunean jarri nahi dute parkea, Atlantikoko landazabaleko ekosistema duen Donostiako eremu bakarrenetakoan.
Antondegiko olatu artifizialen proiektuaren aurkako mezua Kontxan.
— BiziLagunEkin (@BiziLagunEkin) January 16, 2022
Mensaje contra el proyecto de olas artificiales en Antondegi.#AntondegiBerdea #OlatuakItsasoan@antondegiberdea pic.twitter.com/yM30eRtFhY