Jazzaldirako tokiko taldeak hautatzeko hamabost kontzertu izango dira otsailetik martxora
57. Jazzaldia 2022ko uztailaren 21etik 25era ospatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Behin betiko zerrenda osatzeko, hamabost emanaldi eskainiko dira jendaurrean. Urtarrilaren 18an hasiko dira kontzertuak eta martxoaren 31an bukatu.
Hautatze prozesu honi sostengua eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin. Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan “talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea” du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean,”Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez”. Emanaldiak Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran kokatua) eta Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan izango dira:
– Kutxa Kultur Kluba: sarrerak www.kutxakultur.eus webgunean eskuragarri. 3€ aldez aurretik erosita eta 5€ leihatilan.
– Victoria Eugenia Klub: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
Jarraian, kontzertuen egutegia:
- Urtarrilak 18: Gregario de Luxe, Viktoria Eugeniako Klub aretoan, 19:30ean.
- Urtarrilak 27: Arnela, Kutxa Kultur Kluba aretoan, 19:00etan.
- Otsailak 1: K-free, Viktoria Eugeniako Klub aretoan, 19:30ean.
- Otsailak 3: Herman Family Singers, Kutxa Kultur Kluba aretoan, 19:00etan.
- Otsailak 22: ETHER ensemble, Viktoria Eugeniako Klub aretoan, 19:30ean.
- Otsailak 24: Eva Alcaide Quintet, Kutxa Kultur Kluba aretoan, 19:00etan.
- Otsailak 27: Swingin’ Bayonne Trio, Viktoria Eugeniako Klub aretoan, 19:00etan.
- Martxoak 1: HiruKote, Kutxa Kultur Kluba aretoan, 19:00etan.
- Martxoak 3: Senfina Truo, Kutxa Kultur Kluba aretoan, 19:00etan.
- Martxoak 10: Aldapeko Basque Latin Jazz, Viktoria Eugeniako Klub aretoan, 19:30ean.
- Martxoak 17: Trio Zemi, Kutxa Kultur Kluba aretoan, 19:00etan.
- Martxoak 21: Horda, Viktoria Eugeniako Klub aretoan, 19:30ean.
- Martxoak 29: Caligrama, Viktoria Eugeniako Klub aretoan, 19:30ean.
- Martxoak 31: Carla Sevilla 5tet, Kutxa Kultur Kluba aretoan, 19:00etan.
- Zehazteke: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola Big Band, Viktoria Eugeniako Klub aretoan.