Lido Pimientak Dabadaban emango du kontzertua bere munduko biraren barruan

Mundu mailako sona duen Lido Pimienta kolonbiarrak Dabadaban kontzertua emango du maiatzaren 7an, Euskal Herrian egingo duen bakarra. Sarrerak jada salgai daude Dabadabaren webgunean.
Kolonbiarra da Lido Pimienta ezinezez ezaguna den artista (Barranquillan jaio zen 1986an), baina hogeita bat urte zituenetik Kanadan bizi da. 2017an lortu zuen nazioarteko ospea, urteko disko kanadar onenari ematen zaion Polaris Music Prize saria irabazi ondoren, bere bigarren LPari esker, Leonard Cohen eta Feist-en gisako hautagaien artean irabaziz.
Musikalki, afrokolonbiar zaporea duten doinu tradizionalak nahasten ditu elektronika eta pop sintetikoekin. 2020an Matt Smithek (aka Prince Nifty) ekoitzitako hirugarren LPa argitaratu du, Miss Colombia, kolonbiar-kanadar identitate bikoitzari buruzko narratiba zabalduz. Aldi berean, soinu paleta berri eta handinahi bat ezarriko du, A Tribe Called Red, Tanya Tagaq, M.I.A. eta Cardi B izenekin duen kidetasuna islatuz.