Mikel Albisuri babesa adierazi diote 126 idazle eta editorek

Agerraldia egin dute hainbat euskal idazle eta editorek, Mikel Albisu donostiarrari babesa adierazteko. Eman bakea adierazpena irakurri dute, Albisuk “gure artean” jarrai dezala eskatuz. Gaurko agerraldian parte hartu dute, besteak beste: Garazi Arrulak, Joseba Sarrionandiak, Josu Landak, Garbiñe Ubedak, Jule Goikoetxeak, Gorka Arresek eta Gotzon Barandiaranek.
Espainiako Auzitegiak abenduan auzipetu zuen Albisu, Gregorio Ordoñezen hilketaren harira. Salaketa horrekiko aurkakotasuna agertu dute, eta 126 idazlek eta editorek sinatu duten Eman bakea adierazpena aurkeztu dute jendaurrean Donostian.
‘Eman bakea’
Hau da idazleek eta editoreek publiko egin duten Eman bakea adierazpena:
“Mikel Antzak 20 urteko kondena betea dauka Frantzian. Orain, Espainian berriro ere zigortu nahi dute, Frantzian bete duen zigorraren arrazoi berdintsuengatik, inolako froga materialik gabe. Euskal Herrian askatasuna eta bakea behar dugu. Ia hiru urte dira Mikel gure artean dagoela, bere sorkuntza libreki eskainiz. Idazki hau sinatzen dugunok geure artean jarrai dezan nahi dugu”.
Adierazpena sinatu duten idazle eta editoreen zerrenda gaurkotua Amarauna webgunean dago ikusgai. Urtarrilaren 18an publiko egin denean, 124 hauek zuten izenpetuta:
Agurtzane Intxaurraga, Alaine Agirre, Alberto Barandiaran, Alex Gurrutxaga, Amets Arzallus Antia, Ander Lipus, Andoni Egaña, Andoni Tolosa, Ane Labaka Mayoz, Antonio Casado da Rocha, Antton Luku, Aritz Mutiozabal, Arrate Egaña, Arrate Mardaras, Asel Luzarraga, Asier Serrano, Asisko Urmeneta, Aurelia Arkotxa, Bea Salaberri, Castillo Suarez, Edorta Jimenez, Eider Rodriguez, Ekaitz Goienetxea, Ekhine Eizagirre, Eneko Barberena, Eneko Olasagasti, Eneritz Artetxe Aranaz, Erika Olaizola, Ernesto Prat, Fertxu Izquierdo, Gaizka Sarasola, Gaizka Zabarte, Galder Perez, Garazi Arrula, Ruiz Garbiñe Ubeda, Goiatz Labandibar, Gorka Arrese, Gorka Setien, Gotzon Barandiaran, Gotzon Hermosilla, Harkaitz Cano, Hedoi Etxarte, Idurre Eskisabel Larrañaga, Igor Estankona, Imanol Epelde, Imanol Murua Uria, Iñaki Friera, Iñaki Iñurrieta, Iñaki Segurola, Iñigo Aranbarri, Ione Gorostarzu, Irati Jimenez, Isabel Etxeberria, Itziar Ugarte Irizar, Joanes Urkixo, Joanmari Larrarte, Jokin Erkoreka, Jon Alonso, Jon Arretxe, Jon Benito, Jorge Giménez Bech, Jose Luis Otamendi, Joseba Sarrionandia, Josu Goikoetxea, Josu Jimenez Maia, Josu Landa, Joxe Austin Arrieta, Joxe Iriarte “Bikila”, Joxemari Carrere, Juan Gorostidi, Juan Luis Zabala, Juanjo Olasagarre, Jule Goikoetxea, Julen Belamuno, Karlos Cid Abasolo, Katixa Dolhare, Kattalin Miner, Kepa Altonaga, Kirmen Uribe, Koldo Izagirre, Lander Garro, Lander Majuelo, Laura Mintegi, Leire Lopez Ziluaga, Leire Vargas, Lucien Etxezaharreta, Luigi Anselmi, Lutxo Egia, Mari Luz Esteban, Markos Zapiain, Martin Bidaur, Martin Etxeberria, Martxel Mariskal, Mikel Etxaburu, Mikel Peruarena Ansa, Mikel Soto, Mikel Taberna, Mila Salterain, Miren Agur Meabe, Miren Amuriza, Oier Gonzalez, Oier Guillan, Oihana Arana, Oihana Etxebarrieta, Pablo Barrio, Paddy Rekalde, Pako Aristi, Patricia Urrutia Urieta, Patxi Larrion, Patxi Salaberri Muñoa, Pello Lizarralde, Peru Calabaza Saban, Peru Magdalena, Santi Leoné, Sonia González, Ugaitz Agirre, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Uxue Apaolaza, Xabi Borda, Xabier Amuriza, Xabier Etxeberria, Xabier Izaga, Xabier Mendiguren, Xabier Montoia eta Yoseba Peña.
Ordoñezen hilketagatik auzipetua
Espainiako Auzitegi Nazionalak Mikel Albisu preso donostiar ohia (1961) inputatu zuen abenduan, Gregorio Ordoñez Donostiako PPko burua hiltzeko erabakian ustez izandako erantzukizunarengatik. Dignidad y Justicia elkarteak ETA zenekoaren hainbat hilketaren “egile intelektualen” aurkako auzibideak irekitzeko eskatu zuen, tartean Albisuren aurkakoa.
Albisu espetxean egon zen 2019ra arte, ETArekin lotuta. 2004ko urriaren 3an atxilotu zuten, Saliesen (Biarno), eta 2010eko amaieran epaitu eta zigortu zuten. 2019ko urtarrilean atera zen kartzelatik, zigorra osorik beteta, eta Espainiaratu egin zuten. Madrilera heltzean, aske utzi zuten, Espainiako Estatuan ez zegoelako haren aurkako auzibiderik irekita. Ordutik, aske dago donostiarra.