Esther Ferrer artistak eskerrak eman dizkio Felix Zubiari
Urrezko Danborra jasotzeko lehen aukera izan zen Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako zuzendaria, baina sariari uko egin zion, pandemian egindako lana kolektiboa izan dela argudiatuz. Horregatik Esther Ferrerrek eskerrak eman dizkio: “hein batean zure esker jaso dut saria”.
Pandemia egoera dela eta, artistak ezin izan du Donostiara etorri, eta Donostiako Udalak, Eneko Goiaren eta Tabakalerako zuzendari Edurne Ormazabalen road movie estiloko bideo bat zabaldu du, Esther Ferrer artista donostiarrari Urrezko Danborra emateko Parisera egindako bidaiarekin.
Ferrerrek eskerrak eman dizkie Goiari eta Ormazabali, baita bere aldeko botoa eman duten herritar guztiei ere.
Bideoan ikusten denez, Urrezko Danborra ematea “ohore” bat dela adierazten du Goia alkateak, eta gisako artista bati emateko Parisera bidaia egitea “erabat justifikatua” dagoela esaten du.
Esther Ferrerri Urrezko Danborra emateko egindako bidaiarekin bideoa zabaldu du udalak. Felix Zubiari eskaini dio saria artista donostiarrakhttps://t.co/5MP4tX8hrF pic.twitter.com/aNOasBBCY9
— Irutxuloko Hitza (@irutxulo) January 19, 2022