Ondarretako aldagelak birgaituko dituzte
Donostiako Udalak Ondarretako aldagelak birgaituko ditu. Horretarako, kontratua adjudikatu dio Unebide enpresari. Adjudikazio prezioa 257.885 eurokoa da, eta lanak egiteko epea hamabost astekoa. Besteak beste, aldageletan honako berrikuntza lanak egingo dituzte: estalki osoa altxatzea estalkiko uraren sarrera konpontzeko, isolamendu termikoa sartzea dauden kondentsazioak saihesteko, eta zoladura guztiak eta hormetako estaldurak altxatzea irudi berri bat emateko.