Realak eskura du balentria
Bai ala bai irabazi beharreko kanporaketa jokatuko du gaur Realak Anoetan (21:00). Espainiako kopan aurrera egiteko, Atletico Madril gainditu beharko dute final zortzirenetako partida bakar eta erabakigarrian. Saudi Arabiako superkopan huts egin arren, txuri-urdinentzat arerio zaila izango da iazko liga txapelduna. Dena dela, taldeak eta Imanol Alguacilek badakite Atletico Madril mendean hartzen. Donostian ez dira ondoegi moldatu espainiarrak azken denboraldietan.
Realak atzo iragarri zuen 24 jokalariko deialdia, eta horien artean ez dago Isak aurrelaria. Orkatila bihurritu ondoren, suediarrek ez du lortu erabat osatzea gaur gaueko partida erabakigarrirako. Gainerako jokalari erabakigarria eskura izango ditu Alguacilek. Besteak beste, Oiartzabal, Merino, Zubimendi, Aritz, Le Normand, Januzaj, Aihen eta Remiro. Arerioari dagokionez, Griezmann txuri-urdin ohiak ez du jokatzerik izango.
Balentria egin eta finalerdietara sailkatzeko aukera eskura du Realak.