Bidebietako kaleak umore onez bete dituzte
Aurtengo San Sebastian eguna ez dute berehalakoan ahaztuko Bidebietako bizilagunek. Haur danborrada hiriko erdialdetik kanpoko auzoetara ateratzea estimatu dute guraso askok.
Bidebietako eta Altzako bost eskolak parte hartu dute Bidebietako haur danborradan: Altza Herri Ikastetxeak, Harri Berri Oletak, Herrera Ikastetxeak, Herri Ametsak eta Mendiola Ikastetxeak. Guztira, 425 haurrek desfilatu dute eta kaleak umore onez alaitu dituzte. Salvador Allende parkearen paretik abiatu dira San Sebastian martxa jo ostean. Ondoren, Serapio Mujika eta Julio Urkixo kaleak zeharkatu dituzte, berriz ere, Salvador Allende parke ondora itzultzeko.
Hona hemen, Bidebietako haur danborradaren irudi bilduma: