Hiriko hiru elkartek lokala izango dute udal artxiboaren egoitzan
(Argazkia: Iñaut Gonzalez de Matauko Rada) Donostiako Udalak lokal bana utzi dio Egia Bizirik auzo elkarteari, Xabier mendizale elkarteari eta Trebeska kultur elkarteari. Lokalak Egian dagoen udal artxibo berriaren egoitzan daude.
394,27 metro koadroko lokala da, eta eremu hauek ditu: 41,65 metro koadroko bulegoa, bilera gela batekin, Egia Bizirikentzat; 94,55 metro koadroko eskalada aretoa eta 4,80 metro koadroko biltegia, Xabier elkartearentzat; 150,96 metro koadroko dantza aretoa, 3,20 metroko altuera librea duena eta intsonorizatua dagoena, eta 4,80 metro koadroko biltegia, Trebeskarentzat.
Lokalek honako espazio komun hauek partekatzen dituzte: sarbide komuna eta ataria, jarduera eremuaren zirkulazio espazioa –49,25 metro koadrokoa eta bainugela eta aldageletarako 46,15 metro koadroko espazioa, dutxa eta komun egokituak dituena.

