Donostia, euskararen hiriburua?
Abenduan Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu izendatu zutela jakin genuen, Italiako Genova herriarekin batera. Udalak, Eguberri “solidarioa, inklusiboa, berritzailea, originala eta tokiko sektore ekonomikoei laguntzekoa” bultzatzen omen duelako eman diote izendapen hori Donostiari. Baina zer dakar honek gure hizkuntza eta kultura sustapenean? Izendapena jakin bezain laster, Gabonetako etxolen bi aldeetan argiztapenen bidez, ikusi ahal izan dugu ‘San Sebastian’ erraldoi bat ‘Welcome to European Capital of Christmas’ ingelesezko esaldiaz lagunduta. Berriro ere, gure hizkuntza eskubideak urratu eta ikusezin bilakatu dizkigute Donostian, euskararen hiriburuan.