'Gure izena' kanta kaleratu du Lamiak taldeak
Lamiak talde donostiarrak Gure Izena kantua kaleratu du, bere bigarren lana izango denaren laugarren aurrerapen singlea. Donostian bizi den Ezpalakeko abeslari Juanjo Berasainek kolaborazioa egin du. Zestoako Gaztain Estudioetan grabatu dute kanta, Eñaut Gaztañagaren eskutik.
Lamiak 2017an sortua, Donostiako rock talde honetan Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier De la Fuente (bateria) daude. Beraien lehen albuma, Itsuen Aroa, Gaztain estudioetan grabatu zen 2019an. Bigarren lanaren aurrerapen gisako beste lau single argitaratu dira 2021ean: “Eskerrak”, “Krokodiloaren Malkoak” eta “Bigarren Mundu Bat”. Disko osoa 2022ko otsailean emango da argitara.
Larunbatean, hilaren 29an, Intxaurrondoko Kultur Etxean kontzertua emango dute Liher donostiarrekin batera.