Ategorrietan omendu dute Eugenio Olaziregi
Donostiako Udalak Eugenio Olaziregiren omenez plaka bat jarri zuen, larunbatean, Ulia-Ategorrietako Bordatxipi kaleko 14. zenbakian. Olaziregi ETAk hil zuen 1997an. 39 urte zituen eta bizikleta saltzailea zen. Garondoan tiro egin zioten lankide baten zain zegoela Oiartzungo bere lantokira joateko.
Larunbateko ekitaldia xumea izan zen, eta han izan ziren biktimaren senideak, Eneko Goia alkatea eta udal talde taldeetako ordezkariak. Plaka honekin hogei dira udalak terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko egitasmoaren baitan jarri dituenak.