Autobus batek oinezko bat harrapatu du Askatasunaren hiribidean
![Dbuseko autobus bat Askatasunaren hiribidean, COVID-19aren pandemian. (Argazkia: Iñaki Agirre)](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2020/05/photo5920322735333028245.jpg)
Istripu larria gertatu da gaur eguerdian Askatasunaren hiribidean. Dbus konpainiako autobus batek oinezko bat harrapatu du 12:00ak aldera. Istripua hiribideko 12. zenbakian gertatu da. Udaltzaingoa eta anbulantzia bertaratu dira eta “adinekoa” den biktima artatu dute 45 minutuz. Oraingoz ez dago biktimaren egoeraren berririk.