Bi komun publiko berri jarriko dituzte hirian
Donostiako Udalak bi komun publiko berri jarriko ditu hirian, Loiolako Latsari plazan eta Miramongo Mikeletegi pasealekuan. Bihar onartuko dute proiektua eta Miguel Angel Diez Hiri Mantentze Lanetako zinegotziak adierazi duenez, komun publikorik ez zuten eremuetan jarriko dira, horrelako instalazioak jartzeko eskaerak jaso baitituzte. “Hilabeteko epean zerbitzuan egongo dira, eta bi instalazioen kostua 85.500 eurokoa izango da”. Bi kabina berriztagarriak Lorke Systems enpresak jarriko ditu.