Iztuetako lanek %20ko gainkostua izan dute: 1.127.000 eurokoa
Iztuetako lur azpiko pasabidearen lanak. (Argazkia: Beñat Parra) Iztuetako pasabideko lanek 1.127.117,68 euroko gainkostua izatea onartu du Donostiako Udalak. Renfeko katenaria baten erortzeak lanak atzeratu eta %19,23ko gainkostua ekarri du. Denera 6.989.683,83 euro balioko dute Iztuetako lanek, BEZa barne.
Obraren exekuzioa etenda egon zen 2020ko martxoaren 23tik ekainaren 22ra arte. Beraz, obra gauzatzeko azken eguna, 2021eko abuztuaren 7an finkatu zen, hasiera batean. “Aurreikusi ez ziren” arazoen ondorioz, proiektuaren egikaritzeko epean luzapena onartu da. 2022ko maiatzaren 25ean bukatu beharko dute lana.
Proiektuari dagokion obra kontratua Adolfo Sobrino Eraikuntzak S.A. enpresari esleitu zion udalak, 14 hilabeteko denboran egin beharrekoa.

