Loiolan egoiliarrentzako 150 aparkalekuak mantenduko dira TAOa jarri arte
Egoiliarrek aparkatu ahal izateko aparkalekua egokitu dute Loiolan.Inaxio Esnaola Udalak jakinarazi duenaren arabera, Loiolan egoiliarrentzat gorde ziren 150 aparkalekuak mantendu egingo dira. 2022an, ordea, TAO sistema berria jartzea aurreikusten du udalak, eta aparkaleku hauen izaera aldatu daiteke.
Atzo, Loiolako zeharbideko lanen amaiera irudikatu nahi izan zuen udalak, lore landaketa herrikoi batekin. Hilabete bukaeran guztiz amaituta izango dira lanak, auzoaren eraldaketa nabarmenarekin.
Aparkaleku hauek saihesbide azpian ahalbidetu ziren 2022ko udaran, Loiolako zeharbideko lanek kentzen zituen aparkalekuak konpentsatzeko.

