Esther Ferrerren denboraren inguruko lanetatik abiatutako liburua kaleratu dute
(Ia) guztia moztu eta itsats daiteke Aintzane Usandizagaren hitzen eta Aran Santamariaren irudien bitartez josten den kontaketa bat da. Bere oinarrian Esther Ferrer artista donostiarrak denboraren inguruan egindako lanak daude, eta modu jostagarrian hauek ezagutaraztea da liburuaren helburua.
Esther Ferrer (Donostia, 1937)Euskal Herriko artista garrantzitsuenetakoa da eta maiz landu zituen denbora bezalako kontzeptuak, aldi berean abstraktuak eta oso egunerokoak direnak. Esther Ferrerren estetika gogorarazi dezakeen collagezko muntaia eta hitz dantzarien bidez, denbora harrapatzeko ahaleginetan murgilduko da irakurlea.
Aintzane Usandizaga Lopez (Lasarte-Oria, 1988) Artearen Historia ikasi zuen eta kultur kudeaketan zein arte bitartekaritzan jardun du hainbat espaziotan. Aran Santamaria Garate (Zumaia, 1968) ilustratzaile eta artistak.
Pamiela argitaletxeak kaleratu du liburua eta aurkezpena egin dute San Telmo Museoan. Emakume artistei eskainitako Bagara bildumako lehen liburua da.


