Lan erreformaren kontra protestak egiten ari dira sindikatuak
(Argazkia: ELA Donostia) Ostegun goizean hainbat mobilizazio egin dituzte sindikatuek lantokien aurrean Espainiako Gobernuak egingo duen lan erreformaren kontra. Joan den igandean ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek deituta, manifestazio handiak egin zituzten hiriburuetan.
Lehentasunez “bereziki larriak diren bi gai moldatzeko” beharra dago ela uste dute sindikatuek: “Euskal lan harremanen esparrua erasotzen duen estatalizazioa batetik, eta, bestetik, kaleratze merke eta errazak ahalbidetzen jarraitzeko aukera”. Horregatik, aipatu puntuak indargabetzearekin bat, “2010 eta 2012ko lan erreformak erabat derogatzea” eskatu dute langileek gaurkoan,” langileen lan baldintzak prekarizatzeko tresna direlako”.
Euskal Herrian lan harremanetarako esparru propioa eratzeko urratsak egin beharra aldarrikatu dute, “euskal langileon lan eta bizi baldintzen inguruko erabakiak hemen bertan hartu ahal izateko”. Dei egin diete EAEko zein Nafarroako instituzioei ikusle izateari utzi eta urratsak eman ditzaten, esparru propioaren alde.
Irudietan, Donostian egin diren hainbat protesta:
#donostia ospitala#LanErreformaHoniEZ #HemenErabaki #BurujabetzaBizitzaDuinerako #AquíMarcoPropio pic.twitter.com/1bgIwBLO2n
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) February 2, 2022
Zuatzu #Donostia #LanErreformaHoniEZ #HemenErabaki #BurujabetzaBizitzaDuinerako #AquíMarcoPropio pic.twitter.com/UJOH0k9KZO
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) February 2, 2022
Donostiako Ospitaleko langileek #LanErreformaHoniEz #HemenErabaki
— ELA Donostia (@ELAdonostia) February 2, 2022
Las trabajadoras de @DonostiakoOsp en contra de esta #ReformaLaboral pic.twitter.com/2gqCSybyFB
Cementos Rezolako langileek #LanErreformaHoniEz #HemenErabaki
— ELA Donostia (@ELAdonostia) February 2, 2022
Los trabajadores de Cementos Rezola, en contra de esta #ReformaLaboral pic.twitter.com/S3ezU8mtqS
Dbus #Donostia#LanErreformaHoniEZ #HemenErabaki #BurujabetzaBizitzaDuinerako #AquíMarcoPropio pic.twitter.com/7wmFX1OGrP
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) February 2, 2022


