Birziklapena sustatzeko edukiontziak jarri dituzte hiriko hainbat lekutan
San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Birziklapen totemak izeneko kanpaina sustatu dute. Iazko abenduaren 1ean abiatu zuten, eta apirilaren 12ra bitarte iraungo du. Helburua da mankomunitateko hamar udalerrietan birziklapenaren garrantzia nabarmentzea. Udalerrietako bat da Donostia, eta hiriko hainbat auzotan edukiontziak edo totemak jarri dituzte: Gipuzkoa plazan, Egiako Tabakaleran, Groseko Nafarroa Beherea plazan, Parte Zaharreko San Juan kalean eta Antiguako Gaskonia plazan.
Kanpainaren helburu nagusia birziklatzearen kultura eta hondakinak eta ontziak jendearen artean behar bezala bereiztea sustatzea da. Formatu berri honekin –informazio totemak–, herritarrak gaikako bilketei buruz informatu eta sentsibilizatu nahi dituzte, bildutako materialen kantitatea eta kalitatea handitzeko. Horretarako, euskarriek hondakinak bereizita biltzeko lineak izan beharko lituzketen ontzien tipologia desberdinen adibideak eskaintzen dituzte.

