Kutxa Fundazioak 56. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdia ireki du
2020ko Donostia Hiria sari banaketa (Argazkia: Kutxa kultur) Kutxa Fundazioak Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietan lanak aurkezteko epea zabaldu du. Apirilaren 11 arte aurkeztu daitezke euskarazko zein gaztelaniazko kontakizun liburu edo antzerkiak.
Epai mahaian, idazle eta antzerkigile ospetsuek parte hartuko dute, besteak beste, Ane Gabarain, Fernando Bernués Gambarte, Mireia Gabilondo Garitaonandia, Eneko Olasagasti Eceiza, Dorleta Urretabizkaia, Luisa Etxenike Urbistondo, Marcelo Luján Ángel Basanta, Itxaro Borda Charritton, Aritz Gorrotxategi Mujika edo Jon Kortazar Uriarte.
Oinarriak webgune honetan jaso dituzte.
Modalitateak eta sariak
Euskarazko kontakizun liburuak, euskarazko antzerkia, gaztelaniazko kontakizun liburua eta gaztelaniazko antzerkia dira sarituko diren modalitateak. Kontakizun liburuen kasuan DIN- A4 orrialdetan 100 orrialde izan behar ditu, eta gutxienez lau kontakizun. Antzerkiak ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak izan beharko dira eta gutxienez 60 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak.
Lau modalitateetako irabazleen liburuan argitaratzea, eta 15.000 euroko ordainsaria izango da.

