Kultur jarduerak antolatu dituzte Aieten, ostegunerako eta ostiralerako
Lantxabe auzo elkarteak eta Donostia Kulturak antolatuta, literatur solasaldi bat eta zinema forum bat egingo dituzte Aiete Kultur Etxean, ostegunean eta ostiralean, hurrenez hurren.
Literatur solasaldia Cesare Pavese idazlearen Entre mujeres solas liburuari buruzkoa izango da, 18:30ean, eta Lola Arrietak dinamizatuko du. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldian derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.
Zinema forumari dagokionez, Los Camaradas (Mario Monicelli, 1963) filma proiektatuko dute, 18:00etan. Ondoren, solasaldia Martin Auzmendik gidatuko du. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldian derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.