Mikroipuinak
Ekintza Ikastolako LH4ko Izurde eta Zaldia gelako ikasleek mikroipuinak idatzi dituzte. Talde lanean aritu dira eta jarduerak iraun duen bitartean idazle bihurtu dira. Euskara ardatz hartuta, sormena eta irudimena landu dituzte. Ikasleen arteko komunikazio gaitasunerako ariketa aberasgarria izan da, erabakiak hartzen ikasten hasi dira. Gainera, talde lanerako arauak errespetatu dituzte eta lankidetza balioetsi.
Nolakoa izan zen planteamendua?
– Hasieran ipuin txikiak irakurri zituzten adibide modura, batez ere fabulak.
– Ondoren erronka bat planteatu zitzaien, “Ezin laburrago!”. Bi hitz emanda, ipuin bat asmatu behar zuten. Bete beharreko baldintzen artean ipuinen ohiko egitura mantentzea, testu koherentea izatea eta izenburu deigarria izatea zeuden.
– Behin ipuin guztiak bukatuta zeudenean, talde bakoitzak besteen aurrean egindakoa kontatu zuen.
Gustura aritu direla kontatu dute ikasleek eta ziur, gainera, asko ikasi dutela!