Donostia eta Baiona artean aldiriko tren zerbitzua ezartzea aztertzen ari da Euroeskualdea
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea Donostia eta Baiona artean aldiriko tren zerbitzua ezartzea aztertzen ari da. “Donostia eta Irun artean ezartzen ari diren 3. errailak aukera emango du Europako zabalera duten trenak Gipuzkoako hiribururaino iristeko”, adierazi du Euroeskualdeko lankidetza teknikari Peio Barrenetxeak Euskadi Irratian.
“Etorkizun hurbilean zein tren zerbitzu eskaini daitezkeen” jakin nahi dute, eta horretarako, Gipuzkoako aldirietako trena, Brinkola eta Irun artekoa aztertzen ari dira. Eskualde garapenerako Europar funtsek finantzatutako proiektu bat dela adierazi du Barrenetxeak, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan. “
Aldiriko tren linea berriak, hortaz, Gipuzkoa ekialdean eraikitzen ari diren AHTaren azpiegitura baliatuko luke. ADIFek zati hori 2025erako amaitzea aurreikusten du. Egun, topoarekin, Donostia, Irun eta Hendaia lotuta daude, baina beste tren bat hartu beharra dago Baionara joateko.